Miguel Cachafeirok irabazi du Berako bestetako plater tiraketa lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 30a

Plater tiraketa txapelketako bortz lehenbizikoek hogeitabina plater hautsi zituzten lehen saioan. Telletxea

Bi desenpate behar izan zituen igandean Lizuniagako tiro zelaian

Igandean jokatu zen Lizuniagako tiro zelaian Berako bestetako plater tiraketa lehiaketa, foso modalitatean, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua. Miguel Cachafeiro beratarra nagusitu zen, bi desenpate saioaren ondotik.

Igandean jokatu zen Lizuniagako tiro zelaian Berako bestetako plater tiraketa lehiaketa, foso modalitatean, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua. Miguel Cachafeiro beratarra nagusitu zen, bi desenpate saioaren ondotik.

Lehenbiziko fasean, 25 plateretik 22 hautsi zituzten bortz tiralarik, beraz, hauek lehenbiziko desenpate saioa egin zuten. Bigarren saio honetan, plater bakarra huts egin zuten Cachafeirok eta Javier Iriartek. Azken desenpatean Cachafeiro suertatu zen irabazle.

Miguel Cachafeiroren ondotik, beraz, Javier Iriarte (Bera), Jon Dozagarat (Bera), Roberto Etxepeteleku (Lesaka), Antton Dagerre (Bera), Bene Agirre (Etxalar), Jose Antonio Eizagirre (Bera), Fermin Altzuguren (Bera), Patxi Torres (Bera), Iñaki Aristizabal (Bera) eta Matias Telletxea (Bera) sailkatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun