Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa eginen da uztailaren 29an Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 29a

Munduko dantzak ikusteko aukera ematen du Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak. Foto Goiko

Astelehen arratsaldeko 8:00etan Taiwan eta Tatarstango dantzariak ariko dira Behobiakoekin batera

Uztailaren 29an, astelehenarekin, Bidasoaldeko XVII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa izanen da 20:00etan eskolako frontoian. Taiwaneko Yuan Yuan, Tatarstango Miras eta Behobiako Eraiki Dantza taldekoak ariko dira.

Uztailaren 29an, astelehenarekin, Bidasoaldeko XVII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa izanen da 20:00etan eskolako frontoian. Taiwaneko Yuan Yuan, Tatarstango Miras eta Behobiako Eraiki Dantza taldekoak ariko dira.

 

Yuan Yuan dantza taldea

1994. urtean sortu zen Chen andrearengandik. Bere helburua haur eta gazteei dantzarako zuten trebezia garatzeko testuinguru bat eskaintzea zen. Talde hau Zhanghau probintziako hoberenetarikoa da eta horrexegatik 2006 eta 2011 urte bitartean hau izan da bertako gobernuaren ordezkari. Txina eta Taiwango dantza folklorikoak mantentzeaz gain, lekuko arte folklorikoa lantzen dute beste korronte artistikoekin nahasiz errepertorio aberatsa eta ugaria eskaintzeko asmoz. Hain da famatua taldea zein nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartzeko aukera izan duen, besteak beste, Frantzia, Makao, Portugal, Espainia, AEB eta Txinako hainbat eskualdeetan (Beijing, Xianmen eta Yunan).

 

Miras Dantza Taldea (Tatarstan)

Miras gazte dantza taldeak Davliat Oumerov du zuzendari artistiko bezala eta Ilnar Safin biolinista nagusi bezala. Talde honek eskaintzen digun folklorea Errusian bizi diren tartaroen talde etniko desberdinena da. Beraiek sortutako dantza eta kantu guztiek Errusiako zonalde horretako folklorea dute oinarri. Horrexegatik beraien orkestrak akordeoiak, perkusioak, flautak, domras eta bailaikek osatzen dute. Eskainiko dizkiguten emanaldi folklorikoen dantzak probintzia desberdinetakoa dira, adibidez: Astrakhan (Kaukasotik gertu), Crimee eta Kaybitsky. Dantza horietan landaguneko eguneroko gauzak erakutsiko dizkigute, besteak beste, animalien imitazioak, neska eta mutilen arteko harremanak, artzaintza eta abestiak.

 

Eraiki Dantza Taldea

7 taldetan banatutako 100 dantzariz osatuta dago Behobiako taldea.

Taldeko dantzariak 5 urtetatik aurrerako haur, gazte eta helduak dira eta astean bitan egiten diren entseguetan, euskal dantza tradizionalak ikasteaz gain, tokian tokiko ohiturak irakasten zaizkie. Horretarako haur eta gazteen familiak inplikatuaz, irteerak antolatzen dira ohiturazko dantzak mantentzen dituzten Euskal Herriko herri ezberdinetara.

Entseguak antolatzeaz gain, taldeko zuzendaritzak taldekideen hezkuntza osatzeko ahaleginak egiten ditu, norbanakoa aberasten duten ekintzak bultzatuaz. Helburu honetarako astebururako txangoak antolatzen dira, haurren arteko elkarlana eta elkarbizitza bultzatuaz. Ardurak ematen zaizkie eta beraien buruaz zaintzen ikasten dute, beraien gurasoen itzaletik at. Honek, nazioarteko bidaiak egiteko tresnak ematen dizkie bertan 15 egunez edo etxetik kanpo eta taldearen dinamikan aritu beharko baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun