Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia nagusitu da uztailaren 27an Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako Sariaren hamargarren edizioan. Kadete mailako 42 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan eta horietatik 30 helmugaratu ziren, 53 kilometroko ibilbidea osatu ondotik.
Bera-Berrizaun-Bera zirkuitoari hiru itzuli eman behar izan zioten txirrindulariek, lehenbiziko bietan, Altzate, Lamixene eta Maleten barna itzulia eginez. Lehenbiziko itzulian sei laguneko ihesaldia osatu zen eta erabakigarria suertatu zen, tropelak harrapatu ez zuen bakarra, Eneko Aramendia izan baitzen garailea. Bigarren itzulian Aramendia eta Morentin aragoitarra bakarrik zeuden eskapatuak, baina hau erori eta harrapatu zuen tropelak. Azkeneko itzulia bakarrik egin zuebn Aramendiak, baina halere garaipena lortu zuen, 32 segunduko abantailarekin. Taldeka ere Quesos Albeniz izan zen onena, Zaragozano eta Cafenasaren aitzinetik.
Sailkapena
1. Eneko Aramendia (Albeniz), 1-20-20
2. José Luís Martin (Zaragozano), 32 segundora
3. Unai Zubiria (Irabia), d.b.
4. Fabio Barcelo (Zaragozano), d.b.
5. Iker Molina (Lizarra), d.b.
6. Iosu Martin (Cafenasa), d.b.
7. Andrés Alvarez (Lizarra), d.b.
8. Mikel Alonso (Tafalla), d.b.
9. Diego Morentin (Peña Roya), d.b.
10. Alvaro Rosado (Tafalla), d.b.