Sarako Urtxintxak eskubaloi taldeak 20. urteurrena ospatuko du uztailaren 27an

Joana GUERENDIAIN 2013ko uztailaren 26a

20 urte bete ditu aurten Sarako Urtxintxak eskubaloi taldeak. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsean paella erraldoia zerbitzatuko da

Sarako Urtxintxak eskubaloi elkarteak bere 20 urteak ospatuko ditu aurten. Horren karietara egun berezi bat antolatzen dute uztailaren 27an, larunbatarekin.

Sarako Urtxintxak eskubaloi elkarteak bere 20 urteak ospatuko ditu aurten. Horren karietara egun berezi bat antolatzen dute uztailaren 27an, larunbatarekin.

Arratsaldeko 2etatik goiti esku baloi txapelketa bat izanen da haur eta jokalari ohien artean. Gauean 8etatik goiti denak elkartzeko gisan apertifa bat izanen da eta ondotik paella erraldoia zerbitzatua izanen da (15 euro pertsona bakoitzeko), haurrentzat menu berezi bat 5 eurotan. Gaualdia animatua izanen da ondotik!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun