Arantzako Beheko pisutako edo Ballekasko bestak ospatuko dituzte larunbat honetan. 11:30ean txupinazoa botako dute. Ondotik, trikitilariak eta dantzariak ibiliko dira. 14:00etan bazkaria eta bazkalondoan bertsolariak ariko dira. Gero, jokoak. 19:00etan musika Beñatekin. 21:30ean zingar-jatea eskainiko da eta ondotik, berriz ere Beñaten musikarekin dantzatzeko aukera izanen da.