Nafarroako Herriz Herri txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Beran. Aurtengo Herriz Herri txapelketan Berriozar, Menditarrak (Ultzama), Arraioz eta Berako taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira. Lehenbiziko proban, koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana egiten dute eta bigarren proba konbinatuan, txinga eramatea eta ingude altxatzea.
LEHEN JARDUNALDIKO EMAITZAK
Lehen proba konbinatua
1.- Menditarrak 18:31.41 (4 puntu)
2.- Arraioz 19:02:53 (3 puntu)
3.- Bera 19:08:53 (2 puntu)
4.- Berriozar 20:47.77 (Puntu 1)
Bigarren proba konbinatua
1.- Bera 4 puntu
2.- Menditarrak 3 puntu
3.- Arraioz 2 puntu
4.- Berriozar Puntu 1.
Unai Bertiz, Xabier Ariztegi, Xabier Igoa eta Aitor Oiarbide harrijasotzaileek ere parte hartu zuten Beran, erakustaldi moduan. Minutu t’erdiko txandak egin zituzten jarraian, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko kubikoarekin.
Herriz herri txapelketako bigarren jardunaldia Burlatako Ezkabazabal Plazan jokatuko da abuztuaren 16an, arratsaldeko 20:30ean.