Uztailaren 24an goizeko 11etan bilera eginen da Etxalarko Kultur Etxean, uholde-arriskua duten etxe eta lurren inguruan informazioa zabaltzeko. Interesatuta dauden guztiak bilerara agertzea nahi luke udalak, GANeko teknikoak etorriko baitira azalpenak ematera eta egon litezkeen soluzioak aipatzera.
Izan ere, Nafarroako Gobernuak gaia aztertu du eta orain ezagutzera ematen ari da herriz herri zein eremu diren uholderen bat gertatuz gero urpean geldituko zirenak. Etxalarko kasuan Antsolokueta auzoa, presa ingurua, errota ingurua eta Beola aldea, batez ere.