IV. Alkaiaga Trail lasterketa eginen da uztailaren 20an

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 19a

Hirukoteka eta txandaka eginen da lasterketa. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldeko 18:00etan abiatuko da proba nagusia eta ordu erdi lehenago neska-mutikoena

Uztailaren 21ean jokatuko da Alkaiaga Trail lasterketaren laugarren edizioa, Manttalek eta Alkaiagako besta batzordeak antolatua. Hirukotez osatutako taldeek erreleboka egin beharreko proba izanen da, eta guttienez neska batek parte hartu beharko du talde bakoitzean. Emakumezkoek 2,1 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Meakako parajetik iraganda eta gizonezkoek berriz 3,1 kilometroko lasterketa Baldrun-Sorotik buelta eginez.

Lasterketa larunbat arratsaldeko 18:00etan izanen da helduentzat eta aitzinetik gaztetxoentzako saioa izanen da, 17:30etik aitzinera. Giro herrikoia izaten du lasterketak, nahiz eta antolatzaileek kartelean txantxetan diotenez, “Munduko Mendi Koparako puntuagarria izanen da”.

Proba ondotik, herri afaria eginen da. Txartelak salgai daude 5 euroren truke, egunean bertan Alkaiagan edo Pikabea harategian aldez aurretik txartela hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun