Erriberako Futbol Eskolaren Campusak lehen txanda Lesakan da

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 17a

Futbol kanpuseko lehen txandan parte hartzen ari direnak, uztailaren 16an Lesakako Mastegi futbol zelaian. Aitor Arotzena

Aste honetako txandan 11-12 urteko 45 mutiko ari dira

Erriberako Futbol Eskolak hogeitabatgarrenez antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 45 mutiko ari dira uztailaren 15tik 21erako aste honetan.

Erriberako Futbol Eskolak hogeitabatgarrenez antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 45 mutiko ari dira uztailaren 15tik 21erako aste honetan.

Lehenbiziko txanda honetan ohi baino mutiko guttiago dituztenez, bortz monitore bakarrik ari dira lanean, Jose Mari Pastor, Javier Rodriguez, Pablo Martinez, Juan Mari Campo eta Daniel Castillo. Heldu den asteko bigarren txandan, bederatzi eta hamar urteko 61 mutiko espero dituzte. Guziek futbol entrenatzaile titulua dute, gehienak Soin Hezkuntzan lizentziatuak dira eta batzuk futbol jokalariak ere badira.

Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Izan ere, campus honen hogeitabatgarren edizioa da aurtengoa eta Lesakan egin dira azkeneko hamabiak. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek.

Aurtengo berrikuntzen artean, bi larunbatetan eginen dituzten elkarbizitza jardunaldiak izanen dira. Larunbat honetan, Nafarroako Diabetikoen Elkarteko mutikoekin elkartuko dira futbolean aritzeko eta hurrengoan Down Sindromea dutenen elkartekoekin. Horretaz gain, Errealeko Carlos Martínez eta Javier Rosen bisitak espero dituzte eta heldu den astean, uztailaren 24an, Real Union eta Errealaren arteko partida ikusteko asmoa dute Irungo Gal zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun