Etxeen errotuluak eskatzeko epea luzatu dute Igantzin

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 16a

Dagoeneko 100 eskaera egin dira, baina abuztuaren 31 arte egin daiteke

Ekainean etxe guztietara bidalitako eskutitzean, Igantziko herritarrei adierazi zieten ekainaren 28ra arteko epea zutela etxerako errotulua eskatzeko. Tarte horretan 100 eskaera inguru bildu dira herriko etxean. Halere, tartean uda delakoz eta zenbait kontu luzatuko direlakoz, udalak eta euskara batzordeak erabaki dute epe hori zabaltzea. Beraz, oraindik errotulua eskatu ez dutenek aukera dute abuztuaren 31ra arte eskaerak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun