Bixente Igartzabal lesakarra laugarren izan da Altriman triatloi gogorrean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 16a

Master kategorian garaile izan zen Bixente Igartzabal. Utzitako argazkia

Joan den urteko marka 13 minututan hobetu arren, ezin izan zuen podiumera igo

Bixente Igartzabal, Lesakako Beti Gazte elkarteko kirolaria laugarren izan zen uztailaren 13an Frantziako Les Angles hirian burututako Altriman Triatloi gogorraren bosgarren edizioan. 12 ordu, 54 minutu eta 7 segundu behar izan zituen lana burutzeko, joan den urtean baino 13 minutu guttiago. Halere, iaz bigarren izan zen eta aurten laugarren.

Izan ere, Alexandre Touzard frantziarrak irabazi zuen proba, 12 ordu, 27 minutu eta 31 segunduko denbora bikainarekin. Podiuma bertze bi frantziarrek osatu zuten: Gregory Verschuere (8 minutu eta 9 segundura) eta Fréderic Fernandez (23 minutu eta 30 segundura). Beraz, lesakarrarekin batera, proba 13 ordu baino guttiagoan egin zuten bakarrak izan ziren. Gogoratu behar da joan den urtean Thierri Chatron irabazleak 13 ordu eta 6 minutu behar izan zituela.

Beti bezala, gibeletik aitzinera egin zuen Bixente Igartzabalek. Igerian 3.800 metro egin ondotik, uretik 74. postuan atera zen, sailkapen burutik 21 minutura eta bizikletaren gaineko 198 kilometroetan partzialik onena egin ondotik, maratoia zazpigarren postuan hasi zuen. Oinezko lasterketaren 33. kilometroan, Fernandezetik minutu erdira ere hurbildu zen, baina honek eutsi egin zuen azken zatian eta lesakarrak ezin izan zuen podiumera igo, joan den urtean bezala. Halere, master kategorian garaile izan zen Igartzabal.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun