San Migel bestak prestatzen hasia da Igantziko udala eta hori iragarriko duen programaren azal lehiaketa deitu du, herrian jaio edota bizi direnentzat. Marrazkiz edo argazkiz eginak aurkezten ahal dira, 27x19 cm.ko formatuan. Lanak aurkezteko epea uztailaren 18an bukatuko da eta saritutako azalaren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.
Portadako azalean derrigorrean agertu beharko du: Igantzi. Sanmigelak 2013. Partehartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. Epaimahaia Besta Batzordeko kidez eta herritarrez osatua egonen da eta aipatu bezala, 150 euroko saria izanen da irabazlearentzat. Saritutako lana udalaren esku geldituko da eta bertzeak itzuliko dira.