Datozen asteburuetarako hainbat kontzertu antolatu ditu Arantzako Aterpek. Uztailaren 13an, larunbat arratseko 11:00etatik aitzinera Makala Jazz Funk Band (live) eta DJ Makala ariko dira.
Uztailaren 20an, larunbatarekin, Lurra eta Patxuko Project ariko dira gaueko 11:00etatik aitzinera eta abuztuaren 9an, ortziralarekin, Xabi Sebastian ariko da ordu berean.