Ekainaren 30ean, Mungia Sari Nagusian, Agustin Sagasti Memorialean irabazi zuen Eki Sport taldean ari den Beñat Txoperena txirrindulariak, denboraldiko lehen garaipena lortuz. Mendiko sailkapena ere beretzat izan zen. Bakarrik helmugaratu zen Beñat. Hamar segundora ailegatu zen tropelaren buru Sergey Vdovi (Banesto) eta Loic Chetout-ek (Naturgas Energia) osatu zuen podiuma. Ekain bikaina osatu du Beñat Txoperenak. Mungiako garaipenaz gain, Espainiako errepideko txapelketan azpitxapeldun izan zen eta Euskadiko erlojuaren kontrako txapelketan hirugarren. Nafarroako Itzuliko podiumera ere igo zen.