Ekainean etxe guztietara bidalitako eskutitzean, herritarrei adierazi zieten ekainaren 28ra arteko epea zutela etxerako errotulua eskatzeko. Tarte horretan 100 eskaera inguru bildu dira herriko etxean. Halere, tartean uda delakoz eta zenbait kontu luzatuko direlakoz, udalak eta euskara batzordeak erabaki dute epe hori zabaltzea. Beraz, oraindik errotulua eskatu ez dutenek aukera dute abuztuaren 31ra arte eskaerak egiteko.