San Migel bestak prestatzen hasia da udala eta hori iragarriko duen programaren azal lehiaketa deitu du, Igantzin jaio edota bizi direnentzat. Marrazkiz edo argazkiz eginak aurkezten ahal dira, 27x19 cm.ko formatuan. Lanak aurkezteko epea uztailaren 18an bukatuko da eta saritutako azalaren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.