AEK-k aspaldiko urteetan barnetegiak antolatzen ditu herrian. Aterpean, udako bi hilabeteetan lau barnetegi izanen dira. Eskolan, goiz arratsaldez klaseak izaten dituzte eta lo eta otorduak berriz aterpean egiten dituzte. Goizeko eskolak akautu aitzinetik argazkitxo bat eskatu eta fin fin atera digu lehendabizko hamabortzaldiko taldeak. Uztailaren 1az geroztik 24 lagun daude barnetegian, hogei ikasle eta lau irakasle. Udaro bezala, herrian ere bizitasuna nabari da.