Berria mundu osora hedatu zen eta tira, herrian ere solasak eragin zituen. Ez da guttigorako. Aurtengo San Juan inguruak ikara ederra sortarazi die herriko nahiz inguruko hirurogei gizaseme eta emakumeei.
Ekainaren 23an, igande arratsean, itsas bidaia edo kruzero bat egitera joanak ziren eta Rávena eta Venecia arteko uretan, oporraldia abiatu eta ordu guttitara, bederatzi egunetako egonaldia eten behar izan zuten. Itsasontziko makinen gelan sute bat izan zen. Momentu ilunak pasatu arren, zorionez, bertan zihoazen bi milatik gora bidaiari eta langileak onik atera ziren.
Eskualdeko bidaiari taldean, hamar aranztar zeuden. Zorionez dena susto batean gelditu da.