Trikitixa eskolakoak Zubirin eta Lesakan

Irune eta Itsaso 2013ko uztailaren 11

Mari Jose IRAZOKI eta Izaro IRIBARREN

Herriko 13 trikitilari eta panderista joan ziren ekainaren 22an Lesakako trikitixa eskolakoekin Zubirin ospatu zen lehenengo trikitixa topaketara. Goiza Esteribarko karrikak alaitzen pasa zuten eta Zubirin bazkaldu ondotik arratsaldean musikarekin gozatzeko aukera izan zuten. Ekainaren 30ean, berriz, Baztan, Malerreka, Bidasoako XVI. Trikitixa txapelketa ospatu zen Lesakan. Etxalarko 7 bikotek parte hartu zuten. Igone Arozena eta Janire Telletxea, Uxue Iturria eta Leire Iribarren eta Olaia Iturria eta Maria Martin ttikien kategorian; Martxel Larraza eta Aimar Iparragirre, Ainhoa Telletxea eta Katti Irastorza eta Eduarda Gomes eta Raphaela Gomes ertainen kategorian eta Itsaso eta Irune Elizagoien gazteen kategorian. Denek garaikurra eta dieta jaso bazuten ere, Ainhoa Telletxea eta Katti Irastorzak hirugarren postua lortu zuten beraien kategorian eta Itsaso eta Irune Elizagoienek bigarren postua gazteen kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun