Ekainaren 30ean Uharten jokatu zen Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolaturiko Herri Kirol Torneoaren azken jardunaldia. Xabier Ariztegi izan zen harri jasotzen txapelduna 3.375 kilo altxatuta. Zilindroari 11, kubikoari 8 eta bolari 11 altxaldi eman zizkion. Xabier Igoa gelditu zen bigarren postuan, 2.600 kilo altxatuta.