Ekain erdialdean Kultur Etxeko X. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren. Lau egunetan banatu ziren eta denetara jende franko hurbildu zen. Ekitaldiz osatuena zegoen azken egunera hurbildu zen jende gehiena . Ospakizun ekitaldi hauek antolatzerakoan planteatu ziren bi helburuak bete ziren. Kultur etxeko hamargarren urteurrena ospatu eta herritarrak ekitaldietara hurbiltzea lortu baitzen. Hori lortu ahal izateko, oinarrizkoa izan da herritarren laguntza. Horregatik eskerrak eman dizkiete Landagain eskolako maisu eta ikasleei bere saioarengatik, Itziar Mendikoa eta haur taldeari egindako muralarengatik, Juan Luis Garikano eta Ainhoa Berruetari eskainitako proiekzioengatik eta Elizagoien ahizpei luntxa bere musikarekin alaitzeagatik.