100 urteko Cristina Maiak piztu du San Juan bezperako sua

Aitor AROTZENA 2013ko uztailaren 11

Aitor AROTZENA

San Juan bezperarako ekitaldia burutu du aurten ere Euskara Batzordeak, Lesaka euskararen arnasgune goiburupean. Hainbat ekitaldi izan ziren egun osoan, baina azpimarratzekoa da San Juan bezperako sua, joan den abenduaren 15ean 100 urte bete zituen Cristina Maia Bergarak piztu zuela. Lesakako mairu eta kristauen besta bisita gidatua egin zen Rafael Eneterreagarekin, txistulariek lagunduta. Ondotik, haurrentzako jolasak izan ziren eta ekitaldi nagusian, txalaparta, bertsoak, kantuak eta dantzak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun