Urteko besta egitarauan, San Ferminen aitzineko asteburuan lekua egiten ari dira Zarandia auzoko bestak. Zarandionen jautsieraz edo auzoetako alkateei egindako harreraz gain, aurten La Macarena auzoarekin senidetu dira eta hortaz, Andaluziako jantziak, kantuak eta dantzak, Intzara peregrinazioa, Sevillana autogestionatuak, patio andaluzaren inaugurazioa, entzierroa edo El Encendido bezalako ekitaldiak izan dira umorez osatutako programan.