Trikitixa txapelketa

Aitor AROTZENA 2013ko uztailaren 11

Hogei bikote aritu ziren ekainaren 30ean Trikitixa taldeak, udalaren laguntzaz antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XVI. Trikitixa txapelketan.

12 urte artekoen kategorian bederatzi bikote lehiatu ziren.Lesakako Mattin Lopez eta Ane Renaud izan ziren irabazleak, Lesakako Amaia Taberna eta Olaia Urdan­garin bigarren eta Igantziko Aiala Mitxeo eta Maren Etxenike hirugarren.

13-16 urte artekoen mailan, sei bikote aritu ziren. Igantziko Maria Yanci eta Lesakako Olaia Otxotekok irabazi zuten lehen saria, Lesakako Amaia Lasaga eta Josune Ramirezek bigarrena eta Etxalarko Ainhoa Telletxea eta Berako Katti Irastortzak hirugarrena.

16 urtetik goitikoen gazteen kategorian bortz bikote lehiatu ziren. Lehen saria Orioko Julen Alonso eta Za­rauz­ko Eneritz Aulestiarentzat izan zen eta biga­rrena, Etxalarko Itsa­so eta Irune Elizagoien ahizpentzat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun