San Jose Zahar Etxekoak Martiko bisitatzen

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Utzitako argazkia

Ez dira ez  medikuntzan lizentziatuak! San Jose Zahar etxeko bizilagunak udako irteeren gosez zeuden, baina eguraldiak ez zuen gehiagi laguntzen. Halere, ekainaren 26an, nora eta Martikoko instalazioak ikustera egin dute irteera. Irri ederrak egin zituzten traje, xapel eta patukoak jartzen... bakoitza non jarri behar zen jakitearekin nahiko lan. Bertan ikusi, ikasi eta emandako guztiagatik Martiko familiari bihotzez eskertu nahi diete lerro hauen bidez, «ohartzen baitkara esfurtzua handia dela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun