Puntoaren Nazioarteko Eguna ospatu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Utzitako argazkia

Puntoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko trikota eta puntoa egitera karrikara atera ziren ekainaren 27an. Beralandeta inguruan bildu zen emakume taldea punto eta trikota eskulanak erakustera eta horretaz gain, Beralandeta aitzineko zuhaitzak eta bankua puntoz egindako estalkiekin goxatzera. Azkeneko lau urteotan trikota eta puntua egitera bildu den talde honetan 25 emakume izatera ere ailegatu dira eta bufandak, haurrendako arropak, koltxak eta bertzelako eskulanak egin dituzte. Hasiera batean Lixoia ostatuan biltzen ziren, baina azken aldian Beralandetan hartu dute aterpe. Ikasturte bukaera ospatzeko, Beralandeta aitzineko zuhaitzak eta bankua bere artelanekin estali zituzten, puntoaren “patchword” antzeko bat eginez. Polita eta hagitz originala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun