Azkeneko urteotan hildakoen oroimenez mendietan zabaltzen ari diren oroitarriak, xaflak eta gisakoak nonahi agertzen ari direla ikusita, Udalak gaia arautzeko beharra ikusi du, mendia zaintzeko lehentasuna paratuz.
Honela, lehenik Herriko Etxeari idatziz eskaria igorri beharko zaio eta Udalak baimena eman ahal izanen du zehaztutako kokapen batean bertako zuhaitza landatzeko, beti ere, paisaian eragin kaltegarririk sortu gabe. Ezin izanen dira gurutze, xaflak oroitarriak edo gisako elementuak erabili, hauek hilerrira mugatuko baitira.
Aralar, PNV eta UPNren aldeko botuekin onartu zen araudi berria eta Bildu abstenitu egin zen.