Uztailaren 6ko txupinazoak hasiera emanen die Lesakako Sanferminei

TTIPI-TTAPA 2013ko uzt. 5a, 15:55

Ezpatadantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute igande eguerdian Onin errekaren bi aldeetan. Artxiboko argazkia

Halere, ortziraletik besta giroa somatzen hasi da, elkitaldi ugarirekin

Uztailaren 6an, larunbat eguerdian euskaltegiko Mentxu Peña irakasleak botako duen altxaferoarekin hasiko dira ofizialki Lesakako Sanfermin bestak. Aitzinetik, ortziralean, txozna batzordeak eta ostatuek antolatutako ekitaldiak izanen dira, asteburuan espero den jendetza asetzen hasteko.

Uztailaren 6an, larunbat eguerdian euskaltegiko Mentxu Peña irakasleak botako duen altxaferoarekin hasiko dira ofizialki Lesakako Sanfermin bestak. Aitzinetik, ortziralean, txozna batzordeak eta ostatuek antolatutako ekitaldiak izanen dira, asteburuan espero den jendetza asetzen hasteko.

 

Uztailak 5, ortzirala (txozna batzordeak eta ostatuek antolatua)

14:30 Txoznetan bazkari herrikoia txoznak muntatzen lagundu duten guztientzat.

18:00 Txoznen irekiera ekitaldia, Txupinazoa!

20:00 Herriraren manifestazioa. Euskal preso eta iheslariak etxera!

20:30-21:00 Gazte Aldarrikapen poteoa, Ttek elektrotxarangarekin.

23:00 Kontzertuak Plaza Zaharrean Skakeitan eta On taldeekin.

 

Uztailak 6, larunbata

BEZPERA EGUNA

12:00 Herriko Etxetik ALTXAFEROA.

12:00 Haurren danborrada txistulari, soinulari eta trikitilariekin.

12:00 Ezkil jotzea.

17:30 Frontoian, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia.

20:00 Peñen Danborrada, Erraldoi, Buruhandi, soinulari, eta Lesakako Bandarekin herriari itzulia.

22:00 Egurra Ta Kitto taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.

00:00 Musika Plaza Zaharrean Gozo Gozo taldearekin.

 

Uztailak 7, igandea

SAN FERMIN EGUNA

08:30 Ezpatadantzarien Meza isila.

10:30 Meza Nagusia. Ondotik Fermin Zaindariaren irudiarekin prozesioa. Ibilaldiaren ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den ZUBIGAINEKOA dantza. Ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean.

18:00 Bezperak; Lesakako Abesbatzak kantatuak. Ondotik, Ezpatadantzari taldeak Mutil-dantza, Neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

19:30 Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak:Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Arkaitz Estiballes, Xabier SIlveira eta Eneko Fernandez. Gaijartzaile: Alaitz Rekondo. Gaiegile: Bortzirietako Bertso Eskola.

Gauez Musika Plaza Zaharrean, Tximeleta taldearekin.

 

Uztailak 8, astelehena

PEÑEN EGUNA

09:00 Peñen gosaria.

10:00 Peñen danborrada, Pasaia Txarangarekin.

12:00 Haurrentzako entzierroa Ote karrika - Plaza Zaharra.

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Pasaia Txarangarekin.

16:30 Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna: Circolando.

18:00 Peñen jeitsiera Pasaia Txarangarekin.

21:00 Musika Plaza Zaharrean Trikidantz taldearekin.

 

Uztailak 9, asteartea

HAURREN EGUNA

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.

11:30 Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra

12:00-14:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan.

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasaia Txarangarekin.

17:00-19:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan. Bukaeran apar besta

18:00 Frontoian, eskuzko pilota partida profesionalak.

20:00 Erritmo, birziklapenaren batukada.

Arratsaldez Pasai Txaranga karrikaz karrika.

23:00 Musika, Plaza Zaharrean, Triki Ta Ke taldearekin.

 

Uztailak 10, asteazkena

BIKOTEEN EGUNA

11:30 Haurrentzako entzierroa. Eltzetako plaza - Plaza Zaharra.

11:30 Andra Mari Zahar Etxe­ko lorategian, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA.

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasai Txarangarekin.

12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.

14:00 Herri bazkaria Eltzeta karrikan.

18:00 Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA taldearekin.

20:00 Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.

20:00 Musika Plaza Zaharrean LA JO­DEDERA taldearekin.

Gauez Musika Plaza Zaharrean MODESTO akordeolaria.

03:30 JAI-HILAK Pasai Txarangarekin.

 

Txoznetan ere

Udalak prestatutako ekitaldiez gain, txoznen gunean ere egitarau zabala prestatu dute bestetarako. Uztailaren 5ean, ortziral arratsaldeko 6etan botako dute txupinazoa eta 19:00etan euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa izanen da. 20:30ean gazte aldarrikapen poteoa eginen da, Ttek elektrotxarangarekin eta 23:00etan kontzertuak Skakeitan eta On taldeekin. Uztailaren 6an, 20:00etan Batin eginen dugu! gazte manifestazioa deitu dute. Uztailaren 7an, 20:00etan kontzertuak Pikunk eta Underoots taldeekin. Uztailaren 9an, bertsolari gazteekin ber­tsopoteoa, gazte afaria eta irrintzi eta karaoke txapelketak izanen dira. Uztailaren 10ean, azkenik, udalak antolatutako herri bazkariarekin bat eginen dute eta txoznen itxiera eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun