Haurrak izanen dira gaur sanferminetako protagonistak

Ttipi-Ttapa 2013ko uztailaren 9a

Haurrentzako hainbat ekitaldi izanen dira gaur Lesakan.

Arratsaldean profesionalen arteko eskuz banakako pilota partidak ere jokatuko dira

Azpilkuetarrek atzo agurtu zituzten sanferminak zikiro-jatearekin eta Lesakan oraindik bi egun dituzte aitzinetik. Atzo Peñen Egun haundia ospatu zuten lesakarrek eta gaur haurrentzako izanen dira eguneko ekitaldi gehienak: danborrada, entzierroa, haurrentzako ikuskizunak... Horrez gain, arratsaldean profesionalen arteko eskuz banakako pilota partidak jokatuko dira.

Azpilkuetarrek atzo agurtu zituzten sanferminak zikiro-jatearekin eta Lesakan oraindik bi egun dituzte aitzinetik. Gaur haurrak izanen dira protagonista eta eurentzako izanen dira eguneko ekitaldi gehienak, ez, ordea, bakarrak.

Uztailak 9, asteartea

HAURREN EGUNA

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.

11:30 Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra

12:00-14:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan.

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasaia Txarangarekin.

17:00-19:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan. Bukaeran apar besta

18:00 Frontoian, eskuzko pilota partida profesionalak.

20:00 Erritmo, birziklapenaren batukada.

Arratsaldez Pasai Txaranga karrikaz karrika.

23:00 Musika, Plaza Zaharrean, Triki Ta Ke taldearekin.

 

Uztailak 10, asteazkena

BIKOTEEN EGUNA

11:30 Haurrentzako entzierroa. Eltzetako plaza - Plaza Zaharra.

11:30 Andra Mari Zahar Etxe­ko lorategian, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA.

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasai Txarangarekin.

12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.

14:00 Herri bazkaria Eltzeta karrikan.

18:00 Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA taldearekin.

20:00 Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.

20:00 Musika Plaza Zaharrean LA JO­DEDERA taldearekin.

Gauez Musika Plaza Zaharrean MODESTO akordeolaria.

03:30 JAI-HILAK Pasai Txarangarekin.

 

Txoznetan ere

Udalak prestatutako ekitaldiez gain, txoznen gunean ere badira hainbat ekitaldi. Hala, gaur, asteartea, bertsolari gazteekin ber­tsopoteoa, gazte afaria eta irrintzi eta karaoke txapelketak izanen dira. Uztailaren 10ean, azkenik, Udalak antolatutako herri bazkariarekin bat eginen dute eta txoznen itxiera eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun