Azkeneko urteotan hildakoen oroimenez Berako mendietan zabaltzen ari diren oroitarriak, xaflak eta gisakoak nonahi agertzen ari direla ikusita, Berako Udalak gaia arautzeko beharra ikusi dio, mendia zaintzeko lehentasuna paratuz.
Honela, lehenik udalari idatziz eskaria igorri beharko zaio eta honek baimena eman ahal izanen du zehaztutako kokapen batean bertako zuhaitza landatzeko, beti ere, paisaian eragin kaltegarririk sortu gabe. Ezin izanen dira gurutze, xaflak oroitarriak edo gisako elementuak erabili, hauek hilerrira mugatuko baitira.
Aralar, PNV eta UPNren aldeko botuekin onartu zen araudia eta Bildu abstenitu egin zen. Aralarko Jon Abrilek zehaztu zuenez, araudiak hemendik aitzinera paratu nahi diren oroigarriei eraginen die, ez orain arte paratutakoei.