Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Bestabusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bestetan. Lehen zerbitzuak Lesakako Sanferminetan eskainiko ditu. Uztailaren 5ean eta 6an, ortziral eta larunbatean ibiliko da autobusa eta joan-etorriko prezioa 5 eurokoa da.
Lesakara joateko, Arantzatik 21:45ean abiatuko da lehen autobusa eta 23:30ean bigarrena; Igantzitik 22:00etan eta 23:45ean; Etxalartik 21:15ean eta 00:00etan; eta Beratik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.
Itzulerakoak suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira, 03:30ean eta 06:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara joateko eta 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan Berara.
Bortzirietako gainontzeko herrietako bestetan ere izanen da Bestabusa.