Herri bozketaren ondotik, herriko bestak iragarriko dituen kartela eta programako azala eta kontrazala aukeratu dituzte. Kartel irabazlea (programaren azalean ere agertuko dena) Argi Agara Salaberriren “Besta girua da”, bozen %26 jaso ondotik. Kontrazaleko irudia, berriz, Mikel Telletxea Zabaletaren “Bera: Plazako giro erraldoia” izanen da (bozen %18).
Denera 9 lan aurkeztu dituzte eta 171 lagunek parte hartu dute bozketan. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du.