Lesaka eta Oronozko bertso eskolen arteko desafioa jokatuko da uztailaren 4an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 2a

Ortzegun arratsaldeko 7:30etik aitzinera Basurden

Lesaka eta Oronozko bertso eskolen arteko desafioa jokatuko da uztailaren 4an, ortzegun arratsaldeko 7:30etik aitzinera Lesakako Basurde elkartean. Bortzirietako bertso eskolak antolatu du ekitaldia, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz. Gai-egile eta aurkezle Berako bertso eskolakoak ariko dira.

Lehenbizi berendua eginen dute bertan eta gero ariko dira bertsotan Lesaka eta Oronozko eskoletako bertsolariak. Oronoztik, Iker eta Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo etortzekoak dira eta Lesakatik Eneko Fernandez, Josu Sanjurjo eta Iban Garro, eta behar bada bertzeren bat. Izen emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikoan edo 618 963011 telefonoan. 10 euro ordaindu beharko da berenduarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun