Larunbat eguerdian euskaltegiko Mentxu Peña irakasleak bota zuen altxaferoarekin hasi ziren ofizialki Lesakako San Fermin bestak. Hala ere, ortziraletik jendetza bildu zen Lesakan, txozna batzordeak eta ostatuek antolatuta ekitaldiak izan baitziren. Igandean, berriz, San Fermin Eguna ospatu zuten lesakarrek eta gaur, astelehena, Peñen Eguna izanen dute.
Uztailak 8, astelehena
PEÑEN EGUNA
09:00 Peñen gosaria.
10:00 Peñen danborrada, Pasaia Txarangarekin.
12:00 Haurrentzako entzierroa Ote karrika - Plaza Zaharra.
12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Pasaia Txarangarekin.
16:30 Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna: Circolando.
18:00 Peñen jeitsiera Pasaia Txarangarekin.
21:00 Musika Plaza Zaharrean Trikidantz taldearekin.
Uztailak 9, asteartea
HAURREN EGUNA
10:30 Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.
11:30 Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra
12:00-14:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan.
12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasaia Txarangarekin.
17:00-19:00 Haur ikuskizunak Eltzetako plazan. Bukaeran apar besta
18:00 Frontoian, eskuzko pilota partida profesionalak.
20:00 Erritmo, birziklapenaren batukada.
Arratsaldez Pasai Txaranga karrikaz karrika.
23:00 Musika, Plaza Zaharrean, Triki Ta Ke taldearekin.
Uztailak 10, asteazkena
BIKOTEEN EGUNA
11:30 Haurrentzako entzierroa. Eltzetako plaza - Plaza Zaharra.
11:30 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA.
12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasai Txarangarekin.
12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:00 Herri bazkaria Eltzeta karrikan.
18:00 Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, ALEGRIA RIBERA taldearekin.
20:00 Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
20:00 Musika Plaza Zaharrean LA JODEDERA taldearekin.
Gauez Musika Plaza Zaharrean MODESTO akordeolaria.
03:30 JAI-HILAK Pasai Txarangarekin.
Txoznetan ere
Udalak prestatutako ekitaldiez gain, txoznen gunean ere badira hainbat ekitaldi. Gaurko ez dute deus berezirik prestatu, baina bihar, uztailak 9, bertsolari gazteekin bertsopoteoa, gazte afaria eta irrintzi eta karaoke txapelketak izanen dira. Uztailaren 10ean, azkenik, Udalak antolatutako herri bazkariarekin bat eginen dute eta txoznen itxiera eginen da.