Euskadiko txapelketako erlojupekoan hirugarren izan da Beñat Txoperena

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Txoperena Espainiako txapelketan aritu da asteburuan. Utzitako argazkia

Baiona-Iruñea klasikoan bosgarren izan zen igantziarra

Ekainaren 15ean jokatu zen Gopegin (Araba) Euskadiko erlojuaren kontrako txirrindularitza txapelketa 23 urtez beheitiko kategorian. Eki Sport taldeko Beñat Txoperena igan­tziarrak meritu handiko hirugarren postua lortu zuen, irabazle suertatu zen Caja Rural taldeko Ion Ander Insaustik baino 38 segundo gehiago eginez. Biharamonean, Baiona-Iruñea klasikoan ere parte hartu zuen Txoperenak eta bosgarren egin zuen sail­kapen orokorrean eta bigarren bere kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun