Komunikazio Astea antolatu zuten Lesakan

Gazte Oihua 2013ko ekainaren 27a

Serigrafia tailerra egin zuten Malerrekako gazte asanbladako bi kideren eskutik. Utzitako argazkiak

Ekainaren 17tik 22ra egin dute

Ekainaren 17tik 22ra Lesakako Ernaiko kideek komunikazio astea antolatu zuten. Izan ere, gazte mugimendua indartsu egoteko, komunikazioak garrantzia handia duela eta, honen hainbat arlotan sakondu nahi izan dute. Astelehenean serigrafia tailerra egin zuten Malerrekako gazte asan­bla­dako bi kideren eskutik. Asteartean berriz, irrati tailerra egin zuten Xorroxinen. Asteaz­ke­ne­an bideoak egiteko ikastaroa egin zuten eta ortzegunean kartelak egiten ikastekoa. Ortziralean berriz, mahai ingu­rua izan zuten Arra­non. Lehenik Gazte Oihuaren aurkezpena egin zuten. Izan ere, orain arte ttipi-ttapa aldizkarian ia urte batez gazteek argitaratutako orria izan da gazte oihua, baina proiektu hau zabal­tzeko asmoa erakutsi dute gazteek. Hala, udan zehar eskualdeko herrietan barrena eztabaida prozesu bat zabalduko dutela jakinarazi dute, gazteek nolako komunikazio proiek­tua behar eta nahi duten azaleratzeko.
 
Honen ondotik mahai ingurua izan zen "komunikazioa gazte mugimenduan" izenpean Topatu.info webguneko Iraitz Salegi eta Go­tzon Elizbururekin. Hauek komunikazioaren garrantzia azpimarratu eta eraginkorrak izateko hainbat aholku eman zituzten.
 
Azkenik, larunbat goizean igerilekuko paretan mural bat margotu zuten.
 
Gogotsu gelditu dira Lesakako gazteak, eta gazteriari "antolatu eta komunikatzeko aldarria" zabaldu nahi izan diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun