Solaslagunak eta euskaltegiko ikasleak sarituko dituzte aurten ere

Joxean ORTEGA 2013ko ekainaren 27a

Euskaraz eginen den kultur emanaldi batera gonbidatuko dituzte

Aurtengo ikasturtean, iazkoan bezalaxe, asko izan dira Euskaltegira euskara ikastera joan edota Solas Laguna egitasmoan parte hartu dutenak.  Ikasturte amaiera iritsita, egindako ahaleginak saria izanen du. Ikasle, irakasle eta bolon­dresei beren gogoa eta euskararen alde egindako apustua esker­tu nahi diete Udaletxe­ko Kultur Batzordeak  eta Igantziko Eskolak.   Hala, Eskolak eta Guraso Elkarteak Euskaltegian parte hartu duten ikasleen gurasoei matrikularen zati bat ordainduko diete. Horrekin, gurasoei diruz laguntzeaz gain, datorren urteari begira,  egoera berdinean dauden eskolako bertze gurasoak  euskara ikastera animatu nahi dituzte.
 
Udal Kultur Batzordeak, bere aldetik ere sarituko ditu. Uda honetan euskaraz egingo diren kultur emanaldietako batera gonbidatuko dituelako. Emanaldiak,  Bortzirietan, Gipuzkoan edota Nafa­rroan eginen dira. Egitasmo hauekin urtetik urtera, geroz eta jende gehiago animatzea nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun