Maiatzaren 23an gitarra entzunaldia antolatu zuten Berako musika eskolan. Lehen aldiz Etxalarko 4 musikariz osatutako talde batek parte hartu zuen: Beñat Iparragirre ahotsa eta gitarrarekin, Itsaso Elizagoien ahotsa eta trikitixarekin, Markel Iturria gitarrarekin eta Andoni Iribarren bateriarekin. Etxalar Taldea izenarekin aurkeztu ziren eta beraiek asmatutako Eskerrik asko kantua jo zuten.