Ekainaren 9an umore eguna izan zen Larraburuan. 40 lagun inguru elkartu ziren bazkaltzeko eta Gillermo Segurolaren txisteekin gozatzera. Bazkalondoan txisteak eta Xalbador Madariaga eta Jose Manuel Igoaren akordeoi doinuak tartekatuz giro ederrean bukatu zuten eguna.