19 helduk eta 25 neska-mutikok parte hartu zuten Beti Gaztek ekainaren 9an lehen aldiz antolatutako marrazketa azkarra lehiaketan. Herriko Javier igoa eta Juan Carlos Pikabea eta Baztango Tomas Sobrino margolariek osatu zuten epaimahaia. Helduetan, lehen saria Beasaingo Jokin Telleriarentzat (argazkian) izan zen, bigarrena Eibarko Esteban Oroz izan zen eta hirugarrena Ermuako Jon Idigoras. Herriko margolari onenaren saria Jone Tabernak jaso zuen. Ttikienetan, A kategorian Jontxu Urrusolo izan zen irabazle eta aipamen berezia izan zen Lexuri Arotzenarentzat. B mailan, Leire Pagadizabalek irabazi zuen eta Román Lopez eta Nahia Sanchezek aipamen berezia jaso zuten.