XXX. Txoko-Txiki lehiaketetako sariak banatu ditu ikastolak

Aitor AROTZENA 2013ko ekainaren 27a

Utzitako argazkia

Tantirumairu ikastolak antolatutako XXX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 12an. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Estitxu Arozenaren gidaritzapean eta Oskar Estangak bere kantuekin saioa alaitu zuen eta sariak banatu zituen. Ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: 1. mailan Lexuri Arotzena Portu, 2. mailan Oihana Arru­ti Terreros, 3. mailan Maddi Igoa Apezetxea, 4. mailan Ainara Etxeberria Terreros, 5. mailan Iratxe Muxika Karrion eta 6. mailan Kattalin Odriozola Muxika.
 
Ilustrazio lehiaketan, 1. mailan Oihan Urroz Oiarzabalen lana saritu zuten; 2. mailan Imanol Mesa Garmendiarena; 3. mailan Aimar Igarzabal Jaunsarasena; 4. mailan Izaro Iparragirre Irigoienena; 5. mailan Garazi Migeltorena Mitxelenarena eta 6. mailan Leire Pagadizabal Igarzabalena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun