Txoznetan ere egitarau zabala

Aitor AROTZENA 2013ko ekainaren 27a

Udalak prestatutako ekitaldiez gain, txoznen gunean ere egitarau zabala prestatu dute bestetarako. Uztailaren 5ean, ortziral arratsaldeko 6etan botako dute txupinazoa eta 19:00etan euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa izanen da. 20:30ean gazte aldarrikapen poteoa eginen da, Ttek elektrotxarangarekin eta 23:00etan kontzertuak Skakeitan eta On taldeekin. Uztailaren 6an, 20:00etan Batin eginen dugu! gazte manifestazioa deitu dute. Uztailaren 7an, 20:00etan kontzertuak Pikunk eta Underoots taldeekin. Uztailaren 9an, bertsolari gazteekin ber­tsopoteoa, gazte afaria eta irrintzi eta karaoke txapelketak izanen dira. Uztailaren 10ean, azkenik, udalak antolatutako herri bazkariarekin bat eginen dute eta txoznen itxiera eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun