Urtero egiten duen bezala San Ferminak baino lehen kontzertu bat prestatu du Udal Musika Bandak. Ekainaren 28an, ortziral arratseko 10:00etan izanen da LesaKAntuz emanaldia Eskol Ttikiko aparkalekuan. Euskal kantu zaharren kontzertu bat izanen da, gonbidatu ezberdinekin. Bertzeak bertze, trikitilariak, soinulariak, txistulariak, Ezpelur gaiteroak, bertso eskola, Josune Makibar, Inma Albisua eta Xabier Barriola igoko dira oholtzara musika bandakoekin batera. Kontzertua eskaintzen den bitartean edaria salgai izanen da eta nahi izanez gero, bakoitzak bere afaria ere eraman dezake.