San Migel zubia marrazten ari dira ikastetxeetako ikasleak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Utzitako argazkia

Ikastetxeak San Migel Zubiaren Lagunekin elkarlanean ari dira Kultur Etxeko murala osatzen, zubiko gudaren bigarren mendeurreneko ekitaldien baitan. Ikasle bakoitzaren marrazki bakoitza, zubiaren harri bat da eta honela, pixkanaka osatuko dute paperezko San Migel zubia. Gisa honetara, ikasleek herriko historia ezagutzeaz gain, bigarren mendeurreneko ekitaldietan ere parte hartzen dute. Ortziral honetan solasaldia eskainiko du Fernando Mikelarenak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun