Herriko bestetan plazan egiten diren dantzaldietan edozeinek aukera izatea bertan jotzen diren kantuak dantzatzeko eta ondorioz plaza dantzariz betetzea. Helburu horrekin antolatu du aurten ere Gure Txokoa dantza taldeak helduentzako dantza ikastaroa. 16 urtetik goitiko guziei zuzendua dago, dantzatzen ez dakitenei edo ia ez dakitenei eta plazetan dantzatzen diren euskal dantzak (Arin-arin eta fandangoa, zortzikoa, Larraindantza…) irakatsiko dituzte.
Uztailaren 1ean, astelehen arratseko 20:00etan elkartuko dira Eztegara pilotalekuan eta bertan erabakiko dituzte entsaioen ordutegiak. Izen emateko lehenbiziko entsaio horretara agertzea aski izanen da.