LesaKAntuz emanaldia eskainiko du Musika Bandak ekainaren 28an

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Euskal kantu zaharrak aditzeko aukera izanen da ortziral arratseko 10:00etatik aitzinera Eskol Ttikiko aparkalekuan

Urtero egiten duen bezala San Ferminak baino lehen kontzertu bat prestatu du Udal Musika Bandak. Ekainaren 28an, ortziral arratseko 10:00etan izanen da LesaKAntuz emanaldia Eskol Ttikiko aparkalekuan. Euskal kantu zaharren kontzertu bat izanen da, gonbidatu ezberdinekin.

Bertzeak bertze, trikitilariak, soinulariak, txistulariak, Ezpelur gaiteroak, bertso eskola, Josune Makibar, Inma Albisua eta Xabier Barriola igoko dira oholtzara musika bandakoekin batera. Kontzertua eskaintzen den bitartean edaria salgai izanen da eta nahi izanez gero, bakoitzak bere afaria ere eraman dezake.

Sanferminen aitzineko asteburua

Ohikoa denez, Lesakako Sanferminen aitzineko asteburua girotzeko ekitaldi gehiago ere antolatuak daude. Larunbatean, 15:30ean Ilasmendiko tiro-eremuan plater tiro lehiaketa eginen da, Pagolleta Ehiza Elkarteak antolatuta. 16:00etan, berriz, Arkupe elkarteak antolatuta, haurren pilota erakustaldia eginen da udal pilotalekuan. Igandean, berriz, 17:30ean Baztan-Bidasoaldeko trikitixa txapelketa jokatuko da Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun