Helduentzako dantza ikastaroa antolatu du Berako Gure Txokoak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 25a

Ohiko euskal dantzak ikasteko aukera izanen da Gure Txokoaren eskutik. Artxiboko argazkia

Uztailaren 1ean gelditu dira frontoian, entsaioen egunak zehazteko

Herriko bestetan plazan egiten diren dantzaldietan edozeinek aukera izatea bertan jotzen diren kantuak dantzatzeko eta ondorioz plaza dantzariz betetzea. Helburu horrekin antolatu du aurten ere Gure Txokoa dantza taldeak helduentzako dantza ikastaroa. 16 urtetik goitiko guziei zuzendua dago, dantzatzen ez dakitenei edo ia ez dakitenei eta plazetan dantzatzen diren ohiko euskal dantzak (Arin-arin eta fandangoa, zortzikoa, Larraindantza…) irakatsiko dituzte.

Uztailaren 1ean, astelehen arratseko 20:00etan elkartuko dira Eztegara pilotalekuan eta bertan erabakiko dute entsaioen ordutegiak. Izen emateko ere, lehenbiziko entsaio horretara agertzea aski izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun