Beñat Atorrasagasti lesakarra berriz ere atxilotu dute Urruñan

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 24a, 17:54

Astelehen arratseko 8:00etan kontzentrazioa deitu dute Lesakako plazan

Frantziako Poliziak Beñat Atorrasagasti lesakarra eta Jokin Aranalde gazteluarra atxilotu ditu ekainaren 24an, astelehen goizeak Ipar Euskal Herrian. Urruñan atxilotu dute lesakarra eta Heletan gipuzkoarra.

Frantziako Poliziak Beñat Atorrasagasti lesakarra eta Jokin Aranalde gazteluarra atxilotu ditu ekainaren 24an, astelehen goizeak Ipar Euskal Herrian. Urruñan atxilotu dute lesakarra eta Heletan gipuzkoarra.

Beñat Atorrasagasti iazko uztailean atxilotu zuten, Edinburgon, Eskozian. 1996. eta 2001. urteen artean ETArentzat garraio lanak egitea egozten zioten. Frantziako epaitegien esku utzi zuten urtarrilean, eta aske utzi zuten otsailean.

ETAkoa izatea egotzita, hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion Parisko Auzitegi Nagusiak, baina ez zuten espetxeratu. Auzitegiko presidente Laurent Raviotek «gertakariak zaharrak izatea» eta haren «egoeraren bilakera» kontuan izan zituen erabakia hartzeko garaian.

Polizia Aranalderen bila ari zen, eta gaur atzeman dute, ezohiko kontrol batean. Iheslarien kolektiboak izendatutako mintzaide taldeko kide da Aranalde. Urrats historikotzat jo zuten mintzaidetza izendatzea. Miarritzen ekainaren 15ean iheslariei babesa adierazteko egin zuten ekitaldian hartu zuen parte Aranaldek.

 

Elkarretaratzeak

Aranalderen eta Atorrasagastiren atxiloketak salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaurko 19:00etarako, Hendaiako kasino zaharrean. Lesakan ere, kontzentrazioa eginen da 20:00etan, Errepresiorik ez! Konponbide garaia da! Lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun