Casting, ya te llamaremos izenburupean bat-bateko antzerki saioa eskainiko du Improducciones antzerki taldeak larunbat honetan Beran. Antzezlana gaztelaniaz da eta aktore-inprobisatzaileek film casting bat paratuko dute abian eta edozein izan daiteke hautatua; bertaratutako jendeak emandako titulu, esaldi edota aipamenetatik abiatuta istorioak sortuko dira.
Bat-bateko antzerkia formatu berria da, eta publikoa aldi oro eszenen sorkuntzako partaidea da. Antzerki talde honetako kide da Madrilen bizi den Oskar Goikoetxea beratarra eta bere hitzetan, «emanaldi bakoitza bakarra eta errepikaezina da istorio guztiak orduan bertan sortzen direlako».
Hitzordua 20:00etan egina da eta sarrera 3 eurokoa izanen da.