CAN kutxa hutsa. Nork eraman ditu sosak?. Izenburu hori duen dokumentala ikusteko aukera izanen da ortziral honetan, ekainak 21, Arantzako Baskulan, 21:30ean hasita.
Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenaren berri ematen duen dokumentala da eta hainbat testigantza biltzen ditu: lekuko nagusiei eginiko elkarrizketak, oposizioko politikariak, Nafarroako Kutxako diruaren erabilera okerra eta ustelkeria ikertu duten kazetariak, Nafarroako Kutxako langile ohiak, Nafarroako intelektualak, Nafarroako Kutxako arduradunen kontrako salaketak eraman dituzten abokatuak, Kontuz! elkartea... Horiek guztik biltzen ditu dokumentalak. Azken batean, Kontuz! elkarteak Nafarroako Kutxaren auzian egindako ikerketan oinarritutako lana da.